Bizimundua por: Itziar Uriarte Crespo Eskuartean daukazuna ez da liburu soil bat, pertsona gor zein itsuak ere kontuan hartzen dituen proiektu inklusiboa baizik. Bizimunduaren orrietan sei ipuin aurkituko dituzu, munduan barrena gertatutako sei istorio. 16,12 € - COMPRAR LIBRO
Pago
Pague a través de tarjeta o por PayPal; si elige esta segunda opción, todo el proceso será más cómodo para usted.
Envío
Tiempo máximo de 7 días laborables.
Letrame Grupo Editorial
Si necesita más información sobre el envío, no dude en llamar al siguiente número: 912919352.
Sinopsia

Antzina, hegaztien hegaldiak aztertu ohi ziren patua iragartzeko. Iragarpenetan, bi txori mota bereizten ziren: onak eta txarrak. Txori onak zorionaren seinale ziren, eta txarrak, aldiz, zoritxarraren seinale. Hortik datoz, antza, zoriona eta zoritxarra hitzak.
Zorionekoa zu, liburu hau esku artean duzun hori, Itziar txori ona dugu eta. Haren hego arinekin lurraldez lurralde bidaiatu da eta, honako ipuin sorta honetan, bidaietan bildutako istorioak dakarzkigu.
Munduko sei txoko bisitatu ditu txoritxoak, eta bertan sentitutakoak orrialdeotan plazaratu ditu. Nolabaitean, mundua pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko sei modu oparitu nahi izan dizkigu Itziarrek. Sei bizimodu, sei bizimundu.
Ipuinetako pertsonaiak direna aske izateko borrokan egongo dira, egoera lazgarrietan batzuetan eta itxaropentsu besteetan. Itziar begirada feministaz arituko zaigu liburuan zehar, pertsonaien oinetakoetan betiere.
Argi dago Itziarren bularra gorria eta puztua dela, txantxangorri bizia baita. Zipitriak hala zioen: «Txori bakoitzak bere kantaera, herri bakoitzak bere hizkera eta euskaldunok euskera». Eta Itziar kantaera anitzez baliatu da. Istorioak ez ditu soilik geurean, euskaraz, abestu, zeinu-hizkuntzaz zein braillez ere modu digitalean disfrutatzeko aukera luzatu digu.
Lan honek ez luke izaterik idazlearen bidelagun izandako GGKEen lanik gabe. Hori dela eta, liburuaren irabazien %40a Chazon, Kulli, Fisios Mundi eta IPI Cooperació elkarteetara joango da. Hara, horiek ere txori onak!
Abiatu, bada, hegaldi honetan. Eta gozatu barne sentimenduen txorrotxio esnarazleez!

Sobre el autor
Itziar Uriarte Crespo
Autor destacado

Orain dela zortzi urte baino gehiago, boluntario lanetan atzerrian hasi zenetik, Itziar Uriarte Crespo ez da inoiz bere koadernotik urrundu. Izakia ez balitz, txoria izango litzateke. Izan ere, mundua zeharkatu eta leihoetan gelditzea gustatzen zaio; ondoren, txio-txio bere istorio guztiak kontatzeko.

1990. urtean jaio zen, Gasteizen. Ogibidez irakasle eta psikopedagogoa da. Hezkuntza mundua aldatzeko tresnarik garrantzitsuena dela sinesten du. Eskola zein mundu inklusiboaren aldekoa da, proiektu hau horren adierazgarria delarik.

[email protected]

 

 Ilustratzailea

Arantxa Vinardell Vázquez Marokon boluntario geundela ezagutu nuen eta laster maitemindu nintzen bere izaeraz, kemenaz eta, noski, irudikatzeko moduaz. Bizimundua proiektua errealitate bihurtuko zela jakin bezain pronto, deitu nuen eta amets hau betetze bidean lagundu nahi zidan galdetu nion. Erantzuna baiezkoa izan zen. Mila esker.

1984. urtean jaio zen, Sevillan. Arte Ederrak ikasi zuen, baita arteterapia master bat ere. Egun, arteterapia saioak ematen ditu eta marrazten jarraitzen du, nola ez. Artea barruan dauka eta ateratzen utzi behar du. Hola liburuaren sortzailea da.

@arantxavinardell

http://Itziar%20Uriarte%20Crespo

Ametsak ametsak dira; baina ametsak baino garrantzitsuagorik ez da.

Blog